XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOSE LASA IL DA

Bilbao`n jende asko bildu giñan larunbat eguerdian.

Gizon bat erail zutela ta, gure nolabaiteko asarrea, ekintza orren aurkako joera bat agertzea azaldu giñan, ain zuzen ere.

Era ortako ekintzetan, ainbeste jende artean, naiko zailla izaten ba-da ere lagunak ikustea, Jose agurtzeko zoria izan nuen.

Oizko besarkada eman eta itz pare bat edo beste zuzendu elkarri eta berriro bakoitza bere bidetik jende tartean galdu giñan.

Beti bezela itz-jario eta itxaropentsu aurkitu nuen.

Aste bete pasa da ordutik ona.

Gaur, egunero bezela, izparringia esku artean artu dutenean, beti bezela, albiste txarrez beteta aurkituko zirela bere orriak ta ziurtasun orrekin irakurtzen asi naiz.

Ba-zegoen, egia esateko, gaur ere albiste illunik, Jose`rena irakurri dutenean ordea, beste gaiñontzekoak erabat aaztu zaizkit.

Jose Lasa Apalategi, Ataun`go seme ospetsua il da.

Euskalerriaren alde ainbeste lan egin duan gizonak ez ditu, neke, izerdi eta ordu geiago emango Euskalerriaren alde.

Betirako agurtu da.

Ez naiz emen berak egindako lan guziak aztertzen asiko, ez dira gutxi ta.

Zerbait esatekotan, berak egindako bi lan azpimarratuko nituzke: Euskera ta Ikastola.

Bi ekintza oiek gaiñera, ikuspegi berdiñetik eraman zitun, erri-senaz orniturik alegia.

Ikastola demokrazi zabal baten barruan moldatu nai izan zuen, iñongo goitik beerako aginpiderik gabe, amaika ezi-lan egin zitun naiz guraso naiz andereñoekin.

Euskera berriz, errikoia nai zuen, popularra eta ez Txina edo Rusia`ko laboratorioetan sortutakoa.

Ikastola eta euskera gain sortu zuan gaiñera liburu bikain bat, bi gai oien arazoak zabal aztertzen zituena.

Euskalzale ez ezik, kristau sendoa zan Jose.

Oraindik gogoan ditut, ikastola bateko gurasoeri, orain dala urte asko, zuzendutako itzak: Leyalkiro jokatu zure bide-itxuraren zear dijoazten señale igeskorarekin, eta, ziur egon, zure bidea ez dala bide okerra, bide zoroa, baizik eta bideen bukaeran denok elkar egingo degula, Jainko bakar baten besoetan.

Agur Jose, euskalzale, abertzale ta kristau sendoa.

Agur ta eskerrikasko utzi dituzun ikas-bideagaitik.

Ramón ZAPIRAIN.